XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikazioa

Baserri-munduan prentsa idatzia garatzeko benetako ahalmenari buruz Afrikako 11 herrialdetan egindako inkesta bat aurrerakin izan da kontinente horretan hainbat egunkari kaleratzeko.

Hurrengo urtean azalduko da Malin, UNESCOren laguntzaz, lehenengo egunkari rurala banbaraz.

Ondarearen zaintza

1972

Politika orokorra

Munduko Ondare Kultural eta Berezkoaren Zaintzarako Hitzarmena onartzen du Konferentzia Orokorrak.

1975ean indarrean jarri ondoren, 1978an hasiko da lanean Munduko Ondarearen Zerrendan lehenengo 12 lekuak inskribatuz eta horien zaintzarako Fondoaren kontura diru-laguntza lehenengo aldiz emanez.

Alemaniako Errepublika Demokratikoa UNESCOren kide diren estatuetan 130. izango da.

Hezkuntza

Edgar Faureren (Frantzia) lehendakaritzapean Hezkuntzaren Garapenerako Nazioarteko Batzordeak prestatutako Izaten ikasi txostenak bultzada handia emango dio munduan hezkuntzari buruzko gogoetari.

Goi mailako Hezkuntzarako Zentru Europarraren sorrera Bucaresten.

Garapenerako hezkuntza berritzeko sarea Asian garatzen da (1972), gero Afrikara (1976), Europako Hegoekialdera (1977), Karibera (1979) eta Estatu Arrabiarretara (1981) iritsiko da.

Perspectivas aldizkaria kaleratzen da, hezkuntzari buruzko aldizkaria zazpi hizkuntzatan argitaratuko dena.

Kultura

Kulturen ikerketa: hizkuntza afrikarren ahozko tradizioa eta sustapena (inbentarioa, bilketa, transkripzioa, oinarrizko materiala) ikertzeko hamar urteko plana onartzen da.

Arteen Lehenbiziko Jaialdia Pazifikoan (Fidji), gero beste batzuk izango dira 1976an (Zelanda Berria), 1980an (Papua-Ginea Berria), 1985ean (Tahiti), 1988an (Australia).

Seigarrena Cook Irletan ospatuko da, hau eskubide osoko kidea bait da UNESCOn 1989az geroztik.

Kulturen ikerketa: bi bilduma sortuko dira: 1. Latinamerika bere kulturan (6 liburuki gaur arte argitaratu direnak, literatura, arte plastiko, arkitektura eta abarri emanak); 2. Mundua Latinamerikan (3 liburuki Latinamerikako biztanleriaren osakin etnokulturalei emandakoak).

Liburuaren Nazioarteko Urtea denez, liburua eta irakurketa garatzeko epe luzerako programa bati ematen zaio hasiera.

Kibaru Berriak Malin banbara hizkuntzan argitaratutako egunkari rurala.

Komunikazioa

UNESCOren lehen inkesta telebistako programen nazioarteko hedakuntzari buruz.

Aholkulari batzuk Caribera bidali dira eskualde hartako komunikabideen garapena iker dezaten, horrek emango bait du informabideetako kazetari eta teknikarientzako ikastaro baten oinarria prentsa-agentzia bat (CANA) sortzeko xedez.

Irrati-telebistako adituak hezteko programa baten hasiera Asian, Asian Institute for Broadcasting and Development sortzeko bide emango duena; gero Pazifiko aldera ere hedatuko da.

Hezkuntza

Beiruten Estatu Arabiarretarako Hezkuntz Bulego Nazioartekoa sortzen da, lehendik Dakar, Bangkok eta Txileko Santiagon direnei gehituko zaiena; UNESCO-PNUD proiektuen finantziazioa aurten EE.BB.etako 22 milioi dolarretara heldu da.

Natur zientziak eta zientzia zehatzak

Koerlazio Geologikoaren Nazioarteko Programaren Kontseiluaren lehengo bilera.

Programa honek, Geologi Zientzien Nazioarteko Elkartearekin batera gauzatzen ari denak, lur-azalaren historia eta berezko baliabideen sorrera hobeto ulertzea du helburu.

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearekin batera (FAO) Manual internacional sobre el riego, drenaje y la salinidad argitaratzen da.

Kultura

Zuzendari Orokorrak espezialista bat izendatzen du bere ordezkari Jerusalemgo hiri santuak 1968az geroztik jasandako aldaketei buruz txosten bat egin dezan.

Belgrado: elkarreragin kulturalaren fenomenoak bereziki aztertuko eta eskualdez eskualdeka UNESCOk egin ohi dituen kultur azterketak osatuko dituen kulturarteko programa baten oinarriak ezartzen ditu mintegi batek.

San Petersburgoko Zentru Historikoa, Munduko Ondarearen Zerrendan ageri diren lekuetako bat.